2022-23 ikasturteko bertso eskolen izen-ematea irekita

Bertsotan ikasi nahi baduzu, oraintxe duzu aukera! ALBEren heldu hasiberrien taldean eta gazteen taldean izena emateko epea zabalik dago. Anima zaitez eta eman izena!

Urrian hasiko dira ALBEren bertsolaritza klaseak, Aldai patronatuan. Helduak astearteetako hasiberrien klasean hasiko dira, 20:00etatik 22:00etara. 12 eta 18 urte bitartekoak, berriz, astearteetan 18:00etatik 19:00etara edo 19:00etatik 20:00etara elkartuko dira bertsotan ikasteko (izena ematen dutenen arabera, beste egun batean elkartzeko aukera egon daiteke).

Izena emateko edota informazio gehiago lortzeko, deitu edo idatzi gure telefonora (605704385) edota emaildu gure helbide elektronikora (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.).

 

ALBE bertsoeskola gazteakALBE bertsoeskola helduak