ESKOLARTEKO TXAPELKETAREN FINALA LARUNBATEAN!

Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren kanporaketa saioak amaituta, urriaren 17an, larunbata, jokatuko da aurtengo finala. Kanporaketa saioetako irabazleak eta puntu gehien lortu zituzten hurrengo 5 bertsolari gazteek hartuko dute parte finalean. Horien artean, ALBEko June Diaz!

Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala Arrigorriagako Lonbo Aretoan izango da urriaren 17an, larunbatean. 11:30ean hasiko da saioa, Irune Basagoiti, Maider Altuna, Izaro Bilbao, Leire Vargas, Amaiur Atxa, Sara Asenjo, Jokin Ansotegi eta ALBEko June Diaz bertsolariekin. Puntu gehien lortzen dituenak izango da 2020ko Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren irabazlea.