Larunbatean, urtarrilaren 18an, Bertso Egunaren 51. edizioa egingo da Aramaion.
Ibilbide gidatuak eta bertso bazkariak antolatu dituzte Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak, Aramaioko Udala eta Aramaioko bertso eskolak, beste hainbat elkarteren laguntzaz.
Larunbatean 12:30etan hasiko dira bertsoak Aramaion. Herriko erdigunetik hasita, Aramaioko historia eta txokoak ezagutzeko ibilbide gidatuak egingo dituzte Amaia Iturriotz, Andoni Egaña, Ane Zuazubiskar, Irati Majuelo, Jokin Uranga, Martin Abarrategi, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Xabi Igoa bertsolariek.
14:30etan bertso bazkaria izango da, baina ez bakarra. Aukeran bost bertso bazkari izango dituzte bertaratzen diren zaleak:
- Ehiztari txokoan, Nerea Elustondo eta Unai Iturriaga
- Izarra elkartean, Eneko Lazkoz eta Miren Artetxe
- Uribarriko elkartean, Onintza Enbeita eta Sebastian Lizaso
- Zabolako elkartean, Ane Labaka eta Iñaki Viñaspre
- Eskolako jangelan, Jone Uria eta Beñat Gaztelumendi
Bazkariko txartela 20€ dira eta Bertsosarrerak.eus atarian lortu daitezke.
Informaizo gehiago Bertsozale Elkarteko webgunean.