2021ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketa Durangon izan da, urriaren 3an. San Agustin Kultur Gunean lehiatu dira Ander Elortegi Garatea, Asier Galarza Garai, Inazio Vidal Gurrutxaga, Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia, Beñat Bilbao Landa eta Iruri Altzerreka Martinez bertsolariak.
Saioaren irabazlea Ibon Ajuriagojeaskoa izan da 479 punturekin, eta zuzenean sailkatu da azaroaren 21an Etxebarrian jokatuko den finalaurrekoan.
Hurrengo saioa Igorren izango da, urriaren 9an, Ander Ucelay, Garazi Navarro, Gorka Pagonabarraga, Ibai Amillategi, Julen Arzanegi eta Mikel Goiriena bertsolariekin.
Informazio gehiago Bertsozale elkartearen webgunean.