Ibon Ajuriagojeaskoa

  • 2021ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketa Durangon izan da, urriaren 3an. San Agustin Kultur Gunean lehiatu dira Ander Elortegi Garatea, Asier Galarza Garai, Inazio Vidal Gurrutxaga, Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia, Beñat Bilbao Landa eta  Iruri Altzerreka Martinez bertsolariak.

    Saioaren irabazlea Ibon Ajuriagojeaskoa izan da 479 punturekin, eta zuzenean sailkatu da azaroaren 21an Etxebarrian jokatuko den finalaurrekoan. 

    Hurrengo saioa Igorren izango da, urriaren 9an, Ander Ucelay, Garazi Navarro, Gorka Pagonabarraga, Ibai Amillategi, Julen Arzanegi eta Mikel Goiriena bertsolariekin.

    Informazio gehiago Bertsozale elkartearen webgunean.

  • BBT2021 Etxebarria

    2021ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa Etxebarrian izan da, azaroaren 21ean. 17:00etan, Etxebarriako frontoian, 500 bertsozaleren aurrean lehiatu dira Gorka PagonabarragaIbon AjuriagojeaskoaImanol UriaMiren AmurizaOnintza Enbeita eta Paule Ixiar Loizaga bertsolariak.

    Saioaren irabazlea Gorka Pagonabarraga izan da 529 punturekin, eta zuzenean sailkatu da abenduaren 18an Bilbon jokatuko den finalean. Onintza Enbeita eta Miren Amuriza izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

    Hurrengo saioa Galdakaoko Urreta kiroldegian izango da, azaroaren 27an, Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Etxahun Lekue Etxebarria, Josune Aramendi Perez, Oihana Bartra Arenaseta Xabat Galletebeitia Abaroa bertsolariekin.

    Informazio gehiago Bertsozale elkartearen webgunean.