2020ko Bardoak Nafarroako taldekako bertsolari txapelketako seigarren eta azken finalaurrekoa urriaren 2an jokatu zen Goizuetan, zazpi hilabeteko etenaldi baten ostean. 18:30ean, Lesakako ARRANOPOLA eta Malerrekako BERTSONAUTAK bertsotan aritu ziren Goizuetako udaletxeko Ganbaran.
ARRANOPOLA taldetik Eneko Fernandez, Erika Lagoma, Etxahun Azkarraga eta Josu Sanjurjo aritu ziren kantuan. BERTSONAUTAK taldetik, berriz, Alazne Untxalo, Egoitz Gorosterrazu eta Iker Gorosterrazu ibili ziren bertsotan.
Saioko irabazlea Lesakako BERTSONAUTAK taldea izan zen eta urriaren 17an finalean lehiatuko dira, Lizarran.