ARRANOPOLA

  • 2020ko Bardoak txapelketako bigarren finalaurrekoa otsailaren 29anjokatu zen Anizen, Baztanen. 19:00etan,  BERTSONAUTAK eta ARRANOPOLA taldeak herriko elkartean izan ziren,  80 lagun ingururen aurrean bertsotan aritzeko.

    BERTSONAUTAKtaldetik Alazne Untxalo, Egoitz Gorosterrazu eta Iker Gorosterrazu aritu ziren kantuan. ARRANOPOLA taldetik, berriz, Eneko Fernandez, Erika Lagoma, Etxahun Azkarraga eta Iratxe Muxika ibili ziren bertsotan.

    Saioa Malerrekako BERTSONAUTAK taldeak irabazi zuen, baina itzulerako saioan erabakiko da finalerako nor sailkatzen den. Martxoaren 14an ariko dira berriz kantuan bi taldeak, Goizuetan.

  • Otsailaren 1ean Erron izan zen Bardoak 2020 txapelketako laugarren kanporaketa, Erroko Etxea elkartean, hain zuzen ere. 18:00etan hasi zen saioa, Leire Berberenaren aginduetara. 40 lagunen aurrean kantatu zuten PIRINI BARDO eta ARRANOPOLA taldeek.

    PIRINI BARDO taldearen parte hartzaileak Aitor Zazpe, Aritz Gale, Beñat Saldarredi, Fernando Ziganda, Ibai Carballo, Imanol Ubau, Leire Barberena, Karin Etxeberri eta Sergio Hernandez dira.

    ARRANOPOLA taldean Ane Telletxea, Eneko Fernandez Maritxalar, Erika Lagoma Pombar, Estitxu Arozena Albizu, Etxahun Azkarraga, Iban Garro Alzuri, Iratxe Muxika Carrion, Jon Silveira, Josu Sanjurjo Altzuri, Lide Igoa, Ninbe Urtxegi, Uxue Mesa.

    Saioaren amaieran, epaileek eta publikoak ARRANOPOLA talde lesakarra izendatu zuten irabazle. Ostean afaria egon zen parte hartzaile, ikusle eta inguruko guztientzako.

    Saioa hemen ikusgai.

  • 2020ko Bardoak Nafarroako taldekako bertsolari txapelketako seigarren eta azken finalaurrekoa urriaren 2an jokatu zen Goizuetan, zazpi hilabeteko etenaldi baten ostean. 18:30ean,  Lesakako ARRANOPOLA eta Malerrekako BERTSONAUTAKbertsotan aritu ziren Goizuetako udaletxeko Ganbaran.

    ARRANOPOLA taldetik Eneko Fernandez, Erika Lagoma, Etxahun Azkarraga eta Josu Sanjurjo aritu ziren kantuan. BERTSONAUTAK taldetik, berriz, Alazne Untxalo, Egoitz Gorosterrazu eta Iker Gorosterrazu ibili ziren bertsotan.

    Saioko irabazlea Lesakako BERTSONAUTAK taldea izan zen eta urriaren 17an finalean lehiatuko dira, Lizarran.