XILABA Bertsulari Xapelketako bigarren kanporaketa Muskildiko Posonpesenea aretoan jokatu zen irailaren 26an. 17:00etan batu ziren Gillen Hiribarren, Maddi Sarasua, Maindi Murua, Oier Urreizti, Patxi Iriart eta Pettan Prebende bertsotan jarduteko.
Giro ederreko saio baten ostean, Maddi Sarasua izan zen irabazlea, 327,5 punturekin, eta zuzenean sailkatu zen hurrengo fasean Sohütan kantatzeko. Patxi Iriart eta Maindi Muruak egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.