XILABA Bertsulari Xapelketako lehen kanporaketa irailaren 19an jokatu zen Hiriburun. 17:00etan hasita, La Perle gelan lehiatu ziren Aitor Servier, Bittor Thicoïpe, Egoitz Zelaia, Elixabet Etxandi, Irati Alcantarilla eta Ortzi Idoate bertsolariak, 150 bertsozaleren aurrean.
Saioko irabazlea Aitor Servier izan zen, 334 punturekin, eta zuzenean sailkatu da hurrengo fasean Bokalen kantatzeko. Egoitz Zelaiak eta Irati Alcantarilla Urdanpilletak egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.