BERTSO SAIO TEMATIKOA IRLANDAREN INGURUAN

Bertso saio tematiko sonatuak izan dira gure ekitaldien historian: westerna, 80ko hamarkada, mexikarra... Irlandari begira paratu gara oraingoan, eta horregatik egingo dugu kirol portuko taberna irlandarrean. Jone Uriak eta Aitor Sarriegik Cloverwind musika irlandarreko taldea izango dute lagun. Sarrera librea! 

 Azaroaren 22an Getxoko kirol portuko Silver's Tavern-en batuko gara irlandar tematikako saioa egiteko: musika, garagardo eta bertsoez gozatzeko aukera izango dugu 21:00etatik 00:00etara arte.