Aitor Sarriegi

  • Bertso saio tematiko sonatuak izan dira gure ekitaldien historian: westerna, 80ko hamarkada, mexikarra... Irlandari begira paratu gara oraingoan, eta horregatik egingo dugu kirol portuko taberna irlandarrean. Jone Uriak eta Aitor Sarriegik Cloverwind musika irlandarreko taldea izango dute lagun. Sarrera librea! 

  • Etxeko egongelan bertan izango ditugu Julio Soto, Aitor Mendiluze, Jone Uria eta Aitor Sarriegi bertsolariak! Bihar 19:00etan, Jitsi bideokonferentzia plataforman sartu eta onlineko bertso-saio berezi batez gozatu ahalko dugu, kuarentenaren monotonia apurtzeko aproposa!

  • Etxetik Etxera ekimenaren hurrengo saioa izango dugu apirilaren 5ean, igandea. 13:00etatik hasita, Jone Uria eta Aitor Sarriegi bertsolariek ibilbide birtuala egingo dute Euskal Herriko tabernetatik. Nahi duzuen pintxo eta edariak hartu eta zatozte gurekin poteatzera etxeko egongelatik atera gabe!