HIRUKAzaleok hitzordua daukagu: HIRUKA EGUNA!

Bihar, azaroaren 16an, HIRUKA EGUNA egingo da HIRUKAren lana eta ibilbidea ospatzeko. HIRUKAzaleak San Nikolas plazan 12:00etan hasi eta kalez kale joango gara trikitilari eta bertsolarien laguntzarekin. 15:00etan bazkaria egingo dugu Azebarrin eta ondoren musikaz betetako arratsaldea izango dugu: bingo musikatua, euskarazko kantuen kantaldia... HIRUKAzalea bazara, Euskaraz pentsatu gura baduzu eta euskarazko prentsa gura baduzu, gorde data!

Triki-bertso-poteoa San Nikolas plazatik abiatuko da, ALBEko bertsolari gazteek jarriko dituzte bertsoak triki-bertso-poteoan, San Nikolas plazatik abiatu eta pixkanaka Azebarrirantz hurbilduko dena. Arratsaldean, 18:30ak aldera, kantaldia hasiko da Josu eta Unai bikotearen eskutik. Euskarazko kantu klasikoak eta ez hain klasikoak abestuko dituzte, guztiz ezagunak eta batere ezagun ez direnak, erritmo bizikoak eta apaltxoagoak... gorputzak tregoa eskatzen duen arte.

Informazio gehiago HIRUKAko webgunean.