bertso saio tematikoa

  • Bertso Saio Tematikoak Azebarri kultur txokoa magiaz, umorez eta kolorez beteko du azaroaren 10ean, ostiralean.  Saioaz gain, zirku giroko otordutxoa ere izango dugu. Hitzaren malabaristak Jon Maia eta Oihana Bartra izango dira aurten. Jantzi zirkurako mozorro aproposa eta etorri Azebarrira ekitaldi mundial honetara!!!
  • Bertso saio tematiko sonatuak izan dira gure ekitaldien historian: westerna, 80ko hamarkada, mexikarra... Irlandari begira paratu gara oraingoan, eta horregatik egingo dugu kirol portuko taberna irlandarrean. Jone Uriak eta Aitor Sarriegik Cloverwind musika irlandarreko taldea izango dute lagun. Sarrera librea!