Bertsopaper lehiaketaren epea urriaren 16an amaituko da

Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren aurtengo edizioko lanak bidaltzeko epea urriaren 16ra arte luzatu dugu. Halandaze, oraindik sasoiz zabiltzate bertso sortak guri helarazteko. Badakizuenez, sari itzelak ditugu emateko. Helduok, gazteok, bertso izkiriatzaile finok, deskargatu oinarriak eta hasi idazten behingoz! Ez utzi aukera hau joaten, urte bi barrura arte ez duzue berriz izango eta.