balendin enbeita

  • Baditugu Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren 14. edizioaren irabazleen izenak! Haien lanak ALBE GALA ekitaldian ezagutuko ditugu, abenduaren 12an.Sari-emateaz gain, aparteko bertso saioa eta otordu gozo-gozoa edukiko dugu zain.
     
  • Eguna: Abenduaren 12a, igandea

    Ordua: 12:00

    Tokia: Igeretxe

    Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta ALBEko bertsolariak

    Musikariak: Josu eta Aritz Landeta

    Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketako sari-banaketa

  • Gogoa askatu eta bertsoak idazteko unea heldu da! BALENDIN ENBEITA bertsopaper lehiaketaren XV. edizoak adin eta jatorri guztietako bertsozaleen bertso-sortak hartuko ditu urriaren 16ra arte. Urte amaierako ALBE GALA ekitaldian sari bikainak banatuko ditugu, bertso festa eder baten bihotzean. Gazteontzat aukera aparta! 
  • Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren aurtengo edizioko lanak bidaltzeko epea urriaren 16ra arte luzatu dugu. Halandaze, oraindik sasoiz zabiltzate bertso sortak guri helarazteko. Badakizuenez, sari itzelak ditugu emateko. Helduok, gazteok, bertso izkiriatzaile finok, deskargatu oinarriak eta hasi idazten behingoz! Ez utzi aukera hau joaten, urte bi barrura arte ez duzue berriz izango eta.
  • Dagoeneko iritsi gara Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren XIV. ediziora. Sasoi aproposa izan daiteke hau gure gure ilusioak, gure kezkak, gure sentimenduak papereratzeko. Zuen ahalegina sari bikainekin eskertzea gure kontu. Bertso-sorta bidaltzeko aukera daukazu irailaren 30era arteGazteontzat aukera aparta!