Ikasturtea ondo hasteko, zatoz bertsoz asetzera!

Udako oporren ondoren, bueltan da Ase Bertsoz, bertsolari asegaitzen ekimena, inoiz baino indartsuago! Irailaren 27an, asteazkenean, Algortako Azebarri Kultur Elkartean bilduko gara otordu gozo batez eta bertso anitzez gozatzeko. Hilabete honetako gaia adimen artifiziala izango da. Zatozte, bertsolari eta bertsozaleok, primeran pasako dugu eta!

20:00etan hasiko gara, beti bezala, eta 5€-ak tokian bertan ordainduko dira. Parte hartzeko, eman izena whatsappez, emailez edo telefonoz:  605 704 385 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.