ALBEko 7 bertsolarik kantatuko dute aurtengo Bizkaiko Txapelketan

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa urriaren 1ean hasiko da. Sei kanporaketa eta hiru finalaurreko egingo dira urrian eta azaroan zehar, eta finala abenduaren 16an jokatuko da Bilbon. 36 bertsolarik hartuko dute parte aurtengo txapelketan; horien artean, ALBEko Peru Vidal, Imanol Uria, Paule Loizaga, Unai Mendiburu, Inazio Vidal, Peru Irastorza eta Jone Uria. Zorte on guztioi!

Hauxe da txapelketaren egutegia:

Urriaren 1ean, Mungian, 17:00etan. Bertsolariak: Araitz Katarain Mugarza, Izaro Bilbao Arostegi, Koldo Muñiz Aldamizetxebarria, Mikel Goiriena Larrazabal, Peru Vidal Gurrutxaga eta Txaber Altube Sarrionaindia. Gai jartzailea: Zihara Enbeita Gardoki.

Urriaren 8an, Gernika-Lumon, 17:00etan. Bertsolariak: Arkaitz Zipitria Mendizabal, Bittor Altube Sarrionaindia, Ibai Amillategi Omaetxebarria, Iker Garitagoitia Astigarraga, Julen Ibarguengoitia Ordorika eta Mikel Retolaza Etxebarria. Gai jartzailea: Itxaro Juaristi Olaetxea.

Urriaren 15ean, Arrigorriagan, 17:00etan. Bertsolariak: Garikoitz Sarriugarte Onaindia, Iker Uriarte Urrutia, Inazio Vidal Gurrutxaga, Iruri Altzerreka Martinez, Josune Aramendi Perez eta Lurdes Ondaro Mallea. Gai jartzailea: Igor  Menika Bengoetxea.

Urriaren 22an, Erandion, 17:00etan. Bertsolariak: Ander Sarriugarte Garcia, Garazi Navarro Ugarteburu, Igor Galarza Intxausti, Imanol Uria Albizuri, Paule Ixiar Loizaga Legarra eta Unai Mendiburu Valor. Gai jartzailea: Idoia Anzorandia Kareaga.

Urriaren 29an, Igorren, 17:00etan. Bertsolariak: Aissa Intxausti Aburuza, Asier Galarza Garai, Eneko Aldana Carrasco, Janire Arrizabalaga Munduate, Jone Larrinaga Dañobeitia eta Oihana Bartra Arenas. Gai jartzailea: Amaia Ugalde Begoña.

Azaroaren 1ean, Lekeition, 17:00etan. Bertsolariak: Aitor Arrutia Azkueta, Beñat Bilbao Landa, Eneko Abasolo Txabarri, Koldo Gezuraga Seijido, Maite Sarasola Isazelaia eta Peru Irastortza Santxo. Gai jartzailea: Beñat Vidal Gurrutxaga.

Azaroaren 11n, Berrizen, 17:00etan. Bertsolariak: Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Gorka Pagonabarraga Agorria, Xabat Galletebeitia Abaroa, Arrigorriagako irabazlea, Lekeitioko irabazlea eta puntuazioz 3.a. Gai jartzailea: Itxaro Juaristi Olaetxea.

Azaroaren 18an, Santurtzin, 17:00etan. Bertsolariak: Aitor Bizkarra Ruiz, Jone Uria Albizuri, Mungiako irabazlea, Erandioko irabazlea, puntuazioz 1.a eta puntuazioz 4.a. Gai jartzailea: Igor Menika Bengoetxea.

Azaroaren 25ean, Lemoan, 17:00etan. Bertsolariak: Nerea Ibarzabal Salegi, Onintza Enbeita Maguregi, Gernika-Lumoko irabazlea, Igorreko irabazlea, puntuazioz 2.a eta puntuazioz 5.a. Gai jartzailea: Idoia Anzorandia Kareaga.

FINALA: abenduaren 16an, Bilboko Bilbao Arenan, 17:00etan.  

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean duzu ikusgai.