Ostiralean ALBEko bertsolariak Azebarrin egongo dira kantuan

Azebarri kultur txokoaren 10. urteurrena ospatzeko, hilaren lehen ostiralean ekintza bereziak antolatuko dituzte ekainera arte. Urriaren 6an bertso saioa egongo da, 20:30ean, ALBEko Jone Uria, Imanol Uria, Paule Loizaga eta Inazio Vidal bertsolariekin. Jon Amezagak jarriko ditu gaiak. Sarrera librea izango da, anima zaitezte!