14.600 bertsozale inguru bildu ziren atzo Barakaldoko BECen jokatu zen BTNko finalaz gosatzeko. Goizeko saioa Maite Berriozabalek eta arratsaldekoa Saroi Jauregik gidatuta oholtza gainean aritu ziren Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Maialen Lujanbio, Unai Agirre, Beñat Gaztelumendi, Sustrai Colina, Amets Arzallus eta Aitor Mendiluze.
Buruz bururkoa Maialen Lujanbiok eta Aitor Mendiluzek jokatu ondoren Maialenek irabazi zuen 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia eta Sebastian Lizasok jantzi zion txapela.
Egun osoan zehar giro ederra egon zen, ez zen txalo zaparradarik ezta olaturik faltatu, eta bertsolarien lanek publikoa behin eta berriro altxarazi zuten.
Horrela geratu zen BTNko FINALeko sailkapena:
Maialen Lujanbio
Aitor Mendiluze
Sustrai Colina
Amets Arzallus
Igor Elortza
Aitor Sarriegi
Beñat Gaztelumendi
Unai Agirre
Zorionak zortzikoteari egindako lanagatik!
Informazio gehiago bertsozale elkartearen atariko webgunean.