2.700 bertsozale inguru bildu ziren larunbatean Iruñako Anaitasuna kiroldegian. Bertan jokatu zen BTNko azken finalaurrekoa eta finalean Amets Arzallusekin batera kantatuko duten bertsolariak erabaki ziren: Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Igor Elortza, Sustrai Colina, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre. Zorionak!
Finalaren ateetan geratu da Jon Maia. Koska bat beherago eta euren artean puntu gutxiko tartearekin: Jon Martin, Julio Soto, Nerea Ibarzabal eta Jone Uria. Eta apur bat atzerago gainontzeko semifinalistak. Zorionak danoi egindako lanagatik!
Horrela geratu da sailkapen orokorra:
- Maialen Lujanbio 1.457,5
- Aitor Mendiluze 1437
- Igor Elortza 1.413
- Sustrai Colina 1.406,5
- Aitor Sarriegi 1.403,5
- Beñat Gaztelumendi 1.389
- Unai Agirre 1.363,5
- Jon Maia 1.356,5
- Jon Martin 1.339,5
- Julio Soto 1.339,5
- Nerea Ibarzabal 1.338,5
- Jone Uria 1.337,5
- Miren Amuriza 1.330,5
- Agin Laburu 1.324,5
- Oihana Iguaran 1.317
- Alaia Martin 1.300,5
- Iñaki Apalategi 1.281.5
- Etxahun Lekue 1.271,5
Hurrengo eta azken geltokia Barakaldoko BEC izango da, abenduaren 17an. Bertan jakingo dugu nor izango den 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapelduna.
Informazio gehiago bertsozale elkartearen atariko webgunean.