Atzo Durangon amaitu zen BTNko finalaurrekoetako lehen itzulia. Bertan erabaki zen bigarren itzulira sailkatutako bertsolarien zerrenda. 24 bertsolarietatik 18k egin dute aurrera, horien artean ALBEko Jone Uriak. Zorionak!
Datozen 3 asteburuetan izango dira saioak:
AMURRIO Azaroaren 19an 17:00etan Bañueta kiroldegian Beñat Gaztelumendi Etxahun Lekue Jon Maia Jon Martin Nerea Ibarzabal Sustrai Colina |
DONIBANE LOHIZUNE Azaroaren 26an 17:00etan Jai Alain Agin Laburu Igor Elortza Iñaki Apalategi Jone Uria Julio Soto Maialen Lujanbio |
IRUÑEA Abenduaren 2an 17:00etan Anaitasuna kiroldegian Aitor Mendiluze Aitor Sarriegi Alaia Martin Miren Amuriza Oihana Iguaran Unai Agirre |
Informazio gehiago: bertsozale elkartearen atariko https://www.bertsozale.eus/eu/bertsolari-txapelketa-nagusia webgunean.