2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia Baigorrin abiatuko da irailaren 23an eta Barakaldon amaitu abenduaren 17an. 43 bertsolari, 18 gai jartzaile eta 20 epaile izango dira eta horien artean ALBEko bertsolaria dugun Jone Uria. Aupa Jone!!!
Lehen aldiz zazpi lurraldeetatik pasako da txapelketa, Jokin Castaños Bertsolari Txapelketa Nagusiko talde antolatzaileko kideak azaldu duenez "Modu batera edo bestera bertsolaritza presente dago guztietan eta horren isla da aurtengo Txapelketa Nagusia".
Saioak: Final laurdenak, finalaurrekoak eta finala izango ditu txapelketak: “finalaurrekoak bi fasetan jokatuko dira eta bi faseen artean puntu gehien lortzen dituzten zazpi bertsolariak pasako dira finalera”. Finalaurrekoetatik sailkatutako zazpiak eta Amets Arzallus egungo txapelduna izango dira Barakaldoko finalean. Saioak arratsaldeko bostetan hasiko dira, finala izan ezik, baina saioa izango den herrietan bestelako ekitaldiak antolatu dira herria bera bertsolaritzaz girotzeko.
Sarrerak: http://www.bertsosarrerak.eus atarian salgai dira sarrerak.
Informazio gehiago: bertsozale elkartearen atariko https://www.bertsozale.eus/eu/bertsolari-txapelketa-nagusia webgunean.
Jarraipena:
Zuzenekoak:
Finalaurrekoak ETB4n
Finala ETB1en