ERANDIOKO BAZTERRETAN BERTSOA GOZAGAI

Bagilak hiru. Ekia zut. Akelarreak su. Akarlandan abiatu ginen Frediren eskutik Motabarrin kafea hartuta. Bide, estarta, muna eta zelai. Mendi, pendiz, zuhaitz eta iturburu. Baserri, etxabere, hesi eta bazter. Dena eder, dena interesgarri. Altxor ugari metro koadro gutxian. Frediren azalpenak aberasgarri.

Heldu gara Martura. Martiartuko dorreak ongi etorri. Taldea sendotu. Josebaren autobusean Goikolandara. Soinu eta pandero. Berba eta trago. Kontu eta kantu. Goseak Piñubarrira garoaz. Bertako terrazan aperitifa. Barrura sartu eta bazkari ederra. Baina bertso-postrea kanpoan zain: kafea, trago luzea eta bertso-paperak. Roberto eta Idoia doinulagun. Kantuaren ostean, bat-bateko bertsoa, Arrate eta Jone, Fredi eta Unai, Paule eta Naroa. Bertso ederrak. Giro atsegina. Arerio bakarra erlojua. Amaitzeko ordua. Itzulbidea autobusez. Leioako jaiak begira. Gehienak tentazinoan jausi. Hortik aurrerakoa donibane-gau magikoen kronika ezkutuetan bilatu beharko da...


Eskerrik asko etorri zineten guztioi halako egun polita gurekin partekatzearren. Horrelako gehiago egongo dira. Orain gozatu egunaren argazkiekin.