Inazio Vidal

  • Olentzeroren etorrera ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte aurten Erromoko Jai Batzordeak, Zasi Eskola dantza taldeak eta Ziztu Bizian eskaut taldeak:txapelketak, gutun bilketak, ikuskizunak... ALBErekin elkarlanean, bertso saioa ere antolatu dute! Abenduaren 24an, streaming bidez emitituko da Naroa Torralba, Imanol Uria eta Inazio Vidal ALBEko bertsolarien saioa. Ez ezazu galdu!

     

  • Ostiralean, martxoaren 4an, emango diogu hasiera 2022. urteko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketari. 12 bertsolarik hartuko dute parte Erromon izango diren hiru kanporaketa saioetan. Saio bakoitzeko irabazleak zuzenean lortuko du finalaurrekoetan sartzea, eta gainontzeko bertsolariak  puntuazioaren arabera sailkatuko dira. Zorte on! 

  • Ostiralean, martxoaren 4an, Erromon izan ziren Uribe Kosta Bertsolari Txapelketako lehen hiru kanporaketak. Peru Vidal, Jone Uria eta Arrate Illaro izan ziren haien saioetako irabazleak eta apirilaren 2ko finalaurretara pasatuko dira zuzenean. Beste bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.

  • ALBEko bertsolariek martxoko hilabetea saio mota ezberdinez bete dute:  Bertsoz betetako martxoa izango da aurtengoa! ALBEko bertsolariek plazarik plaza ibiliko dira mota guztietako jaialdi eta saioetan kantatzen: Ez da Kasualitatea, Plazara! ekimena, bertso saio musikatuak, sariketak...

  • Hilabete zail hauen ostean, iraila gogotsu hasi dute ALBEko bertsolariek. Saio kopurua gora doan heinean, mota ezberdinak ikusten gabiltza berriz ere: plaza libreak, jaialdiak, txapelketak... eta ALBEren Bertso Jaialdi Mundial propioa ere!

  • 2022ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketari martxoaren 4an emango diogu hasiera! 24 bertsolari trebe lehiatuko dira martxoaren 4an eta 11n Erromon eta Gorlizen, eta apirilaren 2an Algortan jokatuko dira azken faseak. Nork jantziko ote du Uribe Kostako txapela?