2017ko maiatzaren 5ean, Mexiko izan genuen bisitari berezi Algortako Ekin tabernan bildu ginen bertsozale guztiok. Eguna iluntzen hastearekin batera hasi ziren agertzen lehenengo pontxo, txirikorda zein kapela mexikarrak, pixkanaka-pixkanaka giroa berotuz. Eta bertso-afari mexikar bat girotzeko, zer hoberik bertatik ekarritako musikari zoragarri batzuk baino? Mariatxien rantxerak, inguruko apaingarriak, temperatura altua… momentu batez denok sinistu genuen Tijuanan geundela! Sentsazio hori areagotu zen natxoz beteriko platerak mahaietara heldu zirenean, luxuzko afari bati hasiera emanez.