Urtero bezala, ALBEko gaztetxoak Elgoibarko Aubixa baserrira joan ziren urtarrilaren 2tik 4ra. Eta egun horietan ez ziren aspertu, ez. Zertan ibili ziren ikusi nahi?
ALBEko eskoletako ume eta gazteek primeran pasatu dute aurten Aubixan. Bertsotan, kantuan eta jolasean ibili ziren bi egunez eta urtarrilaren 4an bueltatu ziren etxera, guraso eta begiraleekin batera egindako bazkariaren ostean. Hilaren 3an Jon Maia ere bertaratu zen, ALBEko gaztetxoekin egoteko eta Paule Loizagarekin batera bertsotan egiteko.
Egonaldian grabatutako irudiekin bideo ederra sortu du Jare Torralbak, gazteen eskolako ikasleak. Ikus ezazue hemen!