ALBEko Imanol Uriak eta Unai Mendiburuk laugarren eta seigarren egin zuten atzo, azaroaren 18an, Berriz jokatuta Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoan. Herriko pilotalekuan eta Begoñe Olabarriak gidatuta, oholtza gainean aritu ziren Aitor Bizkarra, Imanol Uria, Julen Erezuma, Miren Amuriza, Unai Mendiburu eta Xabat Galletebeitia. Puntu gehien Miren Amurizak batu zituen eta beraz finalerako txartela zuzenean lortu zuen.
Lehenik zortziko handian, txikian eta gero hamarreko txikian binaka aritu ziren. Ondoren, bakarkako lanari heldu zioten, puntu-erantzunak lehenengo eta gaia emanda bukatzeko: Asmo onez egin dozu, baina ez dau ondo hartu.
Horrela geratu zen Berrizeko finalaurrekoaren sailkapena:
Miren Amuriza 515,5 puntu
Xabat Galletebetia 503,5 puntu
Aitor Bizkarra 485,5 puntu
Imanol Uria 479 puntu
Julen Erezuma 464,5 puntu
Unai Mendiburu 460 puntu
Epaile lanetan Ander Txakartegi, Iñaki Aurrekoetxea, Joseba Santxo, Leire Etxebarria, Mirari Azula eta Miriam Juaristi aritu ziren eta idazkari lanetan Itziar Basterretxea.
Informazio gehiago nahi baduzu sakatu hemen.
Saioa entzuteko sakatu hemen.