ITXASO PAIA LAUGARREN BBT-KO AZKENENGO KANPORAKETAN

ALBEko Itxaso Paia laugarren geratu zen, eta beraz, ez du aurrera egiteko aukerarik izango. Berriatuako Mendibarren frontoian eta Idoia Anzorandiak  gidatuta, oholtza gainean aritu ziren Asier Alcedo, Ibai Amillategi, Itxaso Paia, Josune Aramendi, Lander Ibarluzea ‘Aitxulua’ eta Oihana Bartra. Puntu gehien Oihana Bartrak batu zituen eta beraz zuzenean sailkatu zen finalaurrekoetara.

Lehenik zortziko handian eta gero txikian binaka aritu ziren gero; puntu-erantzunetan eta ondoren; berriro ere binaka, baina oraingoan hamarreko txikian. Bukatzeko kartzelako gaiari heldu zioten: Luzaro egon zara mezua idazten. Okerreko pertsonari bialdu deutsazu.

Horrela geratu zen Berriatuako kanporaketaren sailkapena:

Oihana Bartrak 469 puntu

Josune Aramendik 446,5 puntu

Ibai Amillategik 446 puntu

Itxaso Paiak 411,5 puntu

Lander Ibarluzeak 404,5 puntu

Asier Alcedok 399 puntu

Epaile lanetan Alaitz Etxanobe, Ander Txakartegi, Jon Jaio, Jurgi Fuentes, Leire Etxebarria eta Miriam Juaristi aritu ziren eta  idazkari lanetan Itziar Basterretxea.

Informazio gehiago nahi baduzu sakatu hemen.

Saioa entzuteko sakatu hemen.