Bertsozaletzeko moduko egun pasa zoragarria. Aurton Erandio aldean, Marian gogoan. Akarlandatik Martiartura, Fredi Cicerone dugula. Bazkaria Piñubarrin. Bazkalostean Roberto Etxebarria eta Idoia Markaida. Eta ostean, ahotsa galdu arteko bertso jarduna: hasiberriak, aritutakoak, beteranoak, gazteak eta gazteagoak... Eman izena lehenbailehen!!!
Eguna: Ekainaren 23a, larunbata
ALBEbusak dohainik eramango gaitu leku batetik bestera, badaezpada...
Ordutegia:
9:15 Autobusa Erandiotik abiatu
9:30 Sopelako eliza ondoan
9:45 Getxoko Bidezabaleko metro geltokian
9:55 Algortako kasino ondoko autobus geltokian
10:15 Leioako Mulligans-en
10:30 Autobusak jendea Erandioko AKERLANDA parkean utzi. Ibilaldiaren hasiera. KULTUR IBILALDIA Frediren gidaritzapean.
12:30 Erandioko Martiartuko dorrean. Ibilaldiaren amaiera. Autobusez Goierrira.
13:00 Bertso-poteoa Erandio Goikoan. Autobusez Piñubarrira.
14:30 Bazkaria Martiartuko Piñubarri jatetxean.
Bazkalostean bertsopaperak, kantak eta bertsoak Piñubarri baserriaren atalaurrean.
20:00ak inguruan itzulera autobusez (Leioako jaietarako aukera ere egongo da autobusaren itzulbidean).
Bazkariaren prezioa: 15€
Izena ematea: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 605 70 43 85
Eman izena lehenbailehen!!!
ERANDIOKO BAZTERRETAN BERTSOA GOZAGAI