URIBE KOSTA BBK SARIKETAKO FINALERA!

Gaur jokatu da Sopelako Ander Deuna ikasotolan XXVI. BBK sariketako azken finalaurrekoa. Leire Garatxenak gidatuta kantuan Hego Uribe eta Uribe Kostako bertsolariak aritu dira. 375 puntu batuz Uribe Kostak irabazi du finalerako txartela! Zorionak!

 

 

 

Uribe Kostako taldean bertsolari hauek aritu dira orain arteko bi kanporaketetan:

18 urtera arte: Aritz Landeta, Maider Barañano eta Naroa Torralba

19-24 urte bitartean: Maddalen Ruesgas, Unai Mendiburu, Paule Loizaga eta Kerman Diaz.

FInala martxoaren 22an, Bilbon jokatuko da eta bertan Uribe Kosta taldearekin batera aurreko finalaurrekoan sailkatutako Durangaldea taldea aritu da.

Informazio gehiago nahi baduzu sakatu hemen.