AROA ARRIZUBIETA XVII. ABRA SARIKO TXAPELDUN!

60 bertsozale inguru bildu ziren La Dupla jatetxean jokatutako XVII. ABRA SARIA ikusteko. Imanol Uriak gidatuta, kantuan aritu ziren, Beñat Mujika, Ander Ucelay, Aroa Arrizubieta, Lurdes Ondaro, Kerman Diaz eta Mikel Lasarte. Aroa Arrizubietak irabazi zuen sariketa buruz burukoa Beñat Mujikarekin jokatu ostean. Zorionak txapeldunari eta gainontzeko bertsolariei!

Lehenik zortziko handian eta gero txikian binaka aritu ziren gero; puntu-erantzunetan eta ondoren; berriro ere binaka, koplatan trikitixaren laguntzaz. Buruz burkoan, "Mainontzi" erako neurrian binaka aritu ziren eta kartzelan bi ariketa egin behar izan zituzten: lehenik sentsazio bat sentiarazi behar izan zioten entzuleari eta ondoren gai baten inguruan hiru bertso kantatu.

Horrela geratu zen XVII. Abra Sariko sailkapena:

Aroa Arrizubietak  457,50 puntu (282 puntu + 175,50 puntu)

Beñat Mujikak 431 puntu ( 279 puntu + 152 puntu)

Lurdes Ondarok 274,50 puntu

Mikel Lasartek 274 puntu

Kerman Diazek 272 puntu

Ander Ucelayk 269 puntu 

Epaile lanetan Eneko Bidegain, Ainhoa Aizpurua, Martin Aramendi eta Joseba Santxo aritu ziren eta  idazkari lanetan Arkaitz Gomez.

Saioaren hautaketa zabala entzuteko sakatu hemen.

Argazkiak ikusteko sakatu hemen.