ZAPORE ONEZ ESAN DIO JONEK AGUR TXAPELKETARI

2.300 bertsozale inguru bildu ziren atzo Donibane Lohizunen jokatutako BTNko azken aurreko finalaurrekoan. Fernando Anbustegik gidatuta, oholtza gainean aritu ziren Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Jone Uria, Julio Soto, Iñaki Apalategi eta Agin Laburu.

Igor Elortza nagusitu zen 710 puntu eskuratuz eta Maialenekin batera BECerako lekua ia segurua dute. Jonek 668,5 puntu lortu zituen eta finalera sartzeko atarian agur esan zion txapelketari.

 

Horrela geratu zen Donibane Lohizuneko saioaren sailkapena:

Igor Elortza 710 puntu

Maialen Lujanbio 707,5 puntu

Julio Soto 671 puntu

Jone Uria 668,5 puntu

Agin Laburu 634,5 puntu

Iñaki Apalategi 633,5 puntu.

Epaile lanetan Joseba Santxo, Mirari Azula, Eneko Bidegain, Ekaitz Elorriaga, Eneritz Azkue, Karlos Ibarguren eta Nerea Bruño aritu ziren eta  idazkari lanetan Joxe Mari Altuna eta Gorka Segurola.

Joneren bertsoaldiak:

Zortziko handia. Jone Uria eta Julio Soto.

Zortziko txikia. Maialen Lujanbio eta Jone Uria.

Puntuka. Agin Laburu eta Jone Uria.

Kartzela. Jone Uria.

Saioaren hautaketa zabala entzuteko sakatu hemen

Informazio gehiago bertsozale elkartearen atariko webgunean.