ERRIMATEGIA SAKELAKOAN HARITZI ESKER!

ALBEko Haritz Urrutikoetxeak aplikazio berria egin berri du bertsozale guztiontzat: ERRIMATEGIA! Ez da egiten duen lehena, eta ez da azkena izango, bide beretik jarraitzeko gogoa baitu. Sartu barrura aplikazioa hobeto ezagutzeko. Mila esker, Haritz (balitz, hitz, bits...) eta eutsi goiari (hari, ari, adi, errimari...)!

 

 

ERRIMATEGIA izeneko aplikazioaren sortzailea den Haritz Urrutikoetxea nagusi xamar hurbildu zen bertso mundura. Eta hasi eta gutxira arazo bategaz egin ei zuen topo: bertsotan egin gura, baina errimak faltan! Bertsotan esan nahi zuena esateko baliabideak faltan!

Beraz, lanbidez aplikazio egilea denez gero, aplikazioa egitea otu zitzaion, errimak beti aldean edukitzeko. Ideia honelaxe hasi zen: lehenengo, errimak bilatzeko aplikazioa egin zuen "Oin bilatzilea" (Google Play-n dago eskuragarri). Baina hau nahiko labur geratzen zen, eta ez zeukan errimak gordetzeko aukerarik. Aplikazio horretatik abiatuta, aukerak garatzen hasi zen, eta errimak gordetzeko aukerak sartu zituen. Baita beste zenbait aukera ere, hala nola, errimak familietan sailkatzeko aukera, errimekin jolastekoa, etab.

Aplikazioaren ideia, bere esanetan, funtsean sinplea da, eta helburu bikoitza du: batetik, nork bere errimategia osatu ahal izatea, eta bestetik, beti aldean eraman ahal izatea. Baina aukera gehiago ere sartu dizkio azken aplikazio honi, erabilgarriagoa izan dadin; adibidez, bilaketak egiteko aukerak (bai idatziz, bai eta ahotsez ere!), errimategia email bidez bidaltzeko aukera, inportatu ta esportatzeko aukerak... eta gehien gustatzen zaion aukera: aplikazioak berak puntuak proposatzekoa!  

Bideo turoriala ere prestatu digu Haritzek, aplikazioaren erabilera errazago bisauliza dezagun. Eta era berean, aurreratu ere egin digu aukera eta aplikazio gehiago dituela eskuartean. Espero dezagun laster guztion sakeletan egotea!
Bejondeizula, Haritz, egin duzun eta egiten diharduzun lan ederragatik, eta segi horretan, bertsozaleok zure aplikazioen egarrian gaude eta!