XVI. ABRA SARIA

Urteroko legez, ABRAko urek aukera emango diete Euskal Herriko sei bertsolari gazteri, bertso-itsasoan igeri eginda, olatu egokia hartu eta plazetaraino iristeko. ABRA SARIAren hamaseigarren edizioa dugu honakoa, eta aurrekoetan bezalaxe, bertsolari gazteak izango dira protagonista.

 

 

Hona hemen nortzuk ibiliko zaizkigun aurtengo txapelaren bila: Unai Mendiburu (Algorta), Txaber Altube (Abadiño), Maider Arregi (Oñati), Joanes Illarregi (Leitza), Ane Beloki (Legazpia), Peru Abarrategi (Aramaio).

Euskal Herri mailako hiru epailek osatuko dute epaimahaia: Nerea Bruño (Atarrabia), Martin Aramendi (Ataun) eta Joseba Santxo (Getxo). Idazkari-lana Arkaitz Gomezek egingo du, eta aurkezle eta gai-emaile Beñat Vidal arituko da.

Ekitaldia otsailaren 17an izango da, bertso-afari baten bitartez (15€). Bertso-afaria Ereagako LA OLA jatetxean izango da, 20:30ean hasita, eta komeni da izena lehenbailehen ematea, jarleku kopurua mugatua baita. Aukera bikaina, beraz, indartsu datozen bertsolari gazteei pultsua hartzeko, Ereaga hondartzaren txoko eder honetan. Etortzeko ustea badaukazu, deitu edo emaildu lehenbailehen.

 

Eguna: Otsailaren 17a, ostirala

Ordua: 20:30etan afaria

Tokia: La Ola jatetxea

Bertsolariak:

- Ane Beloki (Legazpi)

- Joanes illarregi (Leitza)

- Maider Arregi (Oñati)

- Peru Abarrategi (Aramaio)

- Txaber Altube (Abadiño)

- Unai Mendiburu (Algorta)

Gai-jartzailea: Beñat Vidal

Epaileak:

- Martin Aramendi

- Nerea Bruño

- Joseba Santxo

 

Afaria: 15€

Izen-ematea:

- Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora mezua bidaliz edo 605 70 43 85 telefonora deituz edo idatziz.

- Azken eguna, otsailaren 14a, asteartea.