2016ko BIZKAIKO BERTSOLARI TXAPELKETAKO FINALA!

Erabaki da aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean kantatuko duen zortzikotea. Zorionak! Abenduaren 17an Miribillan jokatuko da 17:00etatik aurrera.

 

 

 

 

 

Bertsolariak:

- Beñat Ugartetxea

- Etxahun Lekue

- Ibon Ajuriagojeaskoa

- Jone Uria

- Miren Amuriza

- Nerea Ibarzabal

- Onintza Enbeita

- Xabat Galletebeitia

 

Egin beharreko lanak:

A atalean:

- Zortziko nagusian, hiruna bertso ofiziotan.

- Zortziko txikian, hiruna bertso ofiziotan.

- Hamarreko txikian, hiruna bertso ofiziotan.

Bakarkako lana:

     -Puntua emanda, bertso bi zortziko txikian.
     -Gaia emanda, hiru bertso doinu eta neurri librean.  

B atalean:

- Zortziko txikian, hiruna bertso ofiziotan.

- Seiko motzean hiruna bertso ofiziotan.

- Kartzelako lana: gaia emanda hiru bertso doinu eta neurri librean.

Lehen atalean puntuazino gehien lortu duten biak pasatuko dira bigarren atalera. Saio guztiko puntuazioak, hau da, bi ataletakoak, batuko dira txapelduna erabakiteko.

 

Sarrera eskuratzeko: http://www.bertsosarrerak.eu/sarrerak/sarrera_kopurua/268

Informazio guztia: http://www.bertsozale.eus/eu/bizkaia/bizkaiko-bertsolari-txapelketa