Sopelako sanpedroak sonatuak ditugu eskualdean. Bertsoak ere ez dira arrotz kresala usaineko herri-jaiotan, baina aurton egun bitan egongo da bertsoak "arrantzatzeko" aukerarik. Zapatu goizerako saio itzela prestatu dugu, etxeko Paule Loizaga ere tartean dela. Eta domekan Paule bera eta Unai Mendiburu hor arituko zaizkigu, koadrillen sari-ematea bertsoekin edertuz. Txosnagunean itxarongo dizugu!!!
Eguna: Uztailaren 2a, larunbata Ordua: 12:00 Tokia: Sopela. Txosnagunea Bertsolariak: Igor Elortza Julio Soto Unai Agirre Paule Loizaga Gai-jartzailea: Arrate Illaro |
Eguna: Uztailaren 3a, igandea Ordua: 20:00 Tokia: Sopela. Txosnagunea Bertsolariak: Paule Loizaga Unai Mendiburu
|