Gure bihotza taupadaka hasi ohi da, gure kirioak dantzan eta gure burmuina endorfina zoro-zoro isurtzen, jaialdi mundialeko eszena eta giro apartarekin pentsatze hutsaz. Zatozte uztailaren 6an Algortako Biotz Alai plazara. Aurtengo gaia, tradizioak agindu bezalaxe, ez dizuegu aurreratuko. Hori bai, gorriak ikusteko prest etorri...
Uribe Kostan, udarekin batera, urte osoan zehar irrikaz itxarondako bertso saiorik pindartsuena iritsi ohi da: BERTSO JAIALDI MUNDIALA!
Eguna: Uztailaren 6a, asteazkena
Ordua: 21:00
Tokia: Algortako Bihotz Alai Plaza
Bertsolariak:
Andoni Egaña
Alaia Martin
Julio Soto
Igor Elortza
Jone Uria
Fredi Paia
Gai-jartzailea: Miren Loizaga