Ekainaren 25erako ez egin planik; erdu geugaz egun zoragarria pasatzera, bertso giroan eta Uribe Kostako paradisuan barrena. Eman izena lehebailehen!
ALBE eguna -izenak berak adierazten duenez- eskolaren eguna da, eta aspalditxotik egiten dugu. Egun horren helburua, batetik ALBE familia batzea da, eta bestetik, bertso-familia hori osatzen dugun belaunaldien erakustalditxoa izatea. Egitaraua antzekoa izan ohi da beti. Goiz beranduan bertso-poteoa, trikitrixa, alboka, pandero eta enparauen laguntzaz; eguerdian bazkaria, eta bazkalostean ALBEkideon bertsoak, herri-musikaz tartekaturik.
Aurten aldaketa batzuk egin ditugu, hemen egitaraua:
Eguna: Ekainaren 25a, larunbata
Tokia: Andraka
Egitaraua:
10:00etan ALBE busa Leioatik irtengo da, eta Uribe Kostako zenbait herritatik igaro (Getxo, Sopela, Barrika...).
11:00etan txangoa Gorlizko itsasargira eta familia-argazkiak.
13:00etan bertso-poteoa Armintzako tabernetan.
14:30etan autobusez Andraka sagardotegira.
15:00etan bazkaria eta bertso-bazkaloste luzea.
19:00etan edo buelta autobusez Leioraino (gura izanez gero, Leioako sanjuanak baitira).
Bazkariaren prezioa: 20€ (Adin txikikoak: 15€)
Autobusa: ALBEren kontura
Izen-ematea: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 605 70 43 85
* Izena ematean zehaztu autobusez etorriko zaren edo bestela.