Balendin Gogoan

ALBEren 35. urteurrena urteko bertso-ekitaldi guztiak ari da zipiztintzen eta itxuraldatzen, neurri batean edo bestean. Orain BELENDIN ENBEITAren txanda da. Izan ere, aurton ez dugu ohiko lehiaketarik egingo. Pentsatu dugu urteurren-urte berezi hau aukera ona izan daitekeela BALENDIN ENBEITA izeneko bertsopaper-lehiaketa entzutetsuaren atzean dagoen izen-abizenak hobeto ezagutzeko, eta batez ere, gure inguruko gazteen artean ezagutarazteko.

 

Eta horregatik abiatuko gara Balendin zenaren seme-alaben familiekin Bilbotik Getxora Txinbito itsasontzi ezagunean; eta horregatik bazkalduko dugu eurokin, adiskidetasunean eta konplizidadean; eta horregatik egingo dugu, berba, kantu eta bertsotan bazkalostean.
Aurtengoan, beraz, Balendin Enbeitari eta haren ondorengoei merezitako gorazarrea egingo diegu batetik, eta bestetik, ALBE aro berriko bertso-eskolaren eta GARRIKO Euskal Herriko bertso-eskolarik zaharrenaren arteko topaketa bihurtuko dugu aurtengo ekitaldia. Datorren urtetik aurrera, berriro bertso ederrak idaztera!!!