Igande honetan, irailaren 28an, Bizkaiko txapelketako lehen fasearen lehenengo saioa jokatu da Urdulizen. Fase honetan beste bost saio daude; Uribe Kostan jokatuko den beste saioa urriaren 12an egingo da Getxon. Ostean, finalaurrekoen bi buelta eigngo dira, eta azkenik, finala Bilboko La Casillan jokatuko da abenduaren 20an. ALBEko sei bertsolarik hartuko dute parte aurtengo txapelketan. Zorte on guztioi!
Irailaren 28an Urdulizko Kultur Etxean egingo da saioa, 17:00etan. Bertsolariak Aitor Bizkarra Ruiz, Garazi Navarro Ugarteburu, Garikoitz Sarriuarte Oinandia, Izaro Bilbao Arostegi, Koldo Gezuraga Seijido eta Mikel Retolaza Etxebarria izango dira, eta Beñat Vidal Gurrutxagak jarriko dizkie gaiak.
Urriaren 12an, Getxoko Muxikebarri zentroan jokatuko da saioa. 17:00etan hasita, Aitor Esteban Etxebarria, Ibai Amillategi Omaetxebarria, Janire Arrizabalaga Munduate, Koldo Muñiz Aldamiz-Etxebarria, Mikel Goiriena Larrazabal eta Peio Molinuevo Martin bertsolariak lehian arituko dira, Leire Garatxena Larrabe gai-jartzaileak gidatuta.
Saioei eta faseei buruzko informazio gehiago txapelketaren webgunean irakur dezakezue, eta sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai.