JONE URIA, SEÑORA SARIKETAKO PAMELADUNA

Ekainaren 8an jokatu zen Señora Sariketaren 4. edizioa, Portugaleteko merkatuan. Zortzi bertsolariko saioa izan zen, eta buruz burukoa Haira Aizpurua Ibargarairekin jokatu ostean, Jone Uria Albizuri izan zen aurtengo irabazlea. Zorionak, Jone!
 
100 bertsozale ingururen aurrean zortzi bertsolari aritu ziren kantuan: Maialen Akizu Bidegain, Ane Zuazubiskar Iñarra, Araitz Katarain Mugarza, Ibai Lekuona Darceles, Eukene de los Aires Amundarain, Irati Majuelo Itoiz, Jone Uria Albizuri eta Haira Aizpurua Ibargarai. Idoia Anzorandia Kareaga aritu zen gai-jartzaile lanetan.
 

señora sariketa talde argazkia

 
Informazio gehiago bertsoa.eus webgunean.