Kerman eta Paule Sopelako kanporaketetan garaile

2024ko Uribe Kosta Bertsolari Txapelketako azken bi kanporaketak izan ziren ostiralean, martxoaren 15ean, Sopelan. Saioetako irabazleak Kerman Diaz eta Paule Loizaga izan ziren eta martxoaren 23ko finalaurrekoetara pasatuko dira zuzenean. Beste bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.

 

Etxekhi tabernako saioa:

1. postuan: Kerman Diaz, 197 punturekin.

2. postuan: Imanol Uria, 195,5 punturekin.

3. postuan: Aritz Landeta, 179 punturekin.

4. postuan: Naroa Torralba, 168,5 punturekin.

 

UKBT Kanporaketak 4

Laiak tabernako saioa:

1. postuan: Paule Loizaga, 197 punturekin.

2. postuan: Joanes Igeregi, 185 punturekin.

3. postuan: June Diaz, 178,5 punturekin.

4. postuan: Peru Irastortza, 176,5 punturekin.

 

Berangoko kanporaketen sailkapena hemen aurkitu dezakezue.

Finalaurrekoak eta finala martxoaren 23an izango dira, Algortan. Informazio gehiago hemen.