Ostiralean, otsailaren 23an, Algortako Azebarri txokoan egin zen Abra Sariaren 23. edizioa. Euskal Herriko sei bertsolari gazte lehiatu ziren eta, bertsozaleen gozamenerako, saio txukuna egin zuten, Beñat Vidalen gidaritzapean. Buruz burukora Eli Zaldua eta Irantzu Idoate heldu ziren, baina azken honek jaso zituen puntu gehien azkenean. Zorionak Irantzu!
Lehenik, binaka aritu ziren zortziko handian, zortziko txikian, eta gero, puntu-erantzunetan. Amaitzeko, banaka aritu ziren hamarreko txikian. Buruz burukoan, sei puntuko motzean binaka aritu ziren eta kartzelan bi ariketa egin behar izan zituzten: lehenik sentsazio bat sentiarazi behar izan zioten entzuleari eta ondoren gai baten inguruan hiru bertso kantatu.
Horrela geratu zen XXIII. Abra Sariko sailkapena:
1. Irantzu Idoate Funosas (Hazparne) 110,5 puntu bigarren atalean. 177 puntu lehen atalean.
2. Eli Zaldua Barquin (Gasteiz) 93,5 puntu bigarren atalean. 164,5 puntu lehen atalean.
3. June Diaz Franco (Algorta) 164 puntu
4. Idoia Granizo Uribarrena (Altsasu) 164 puntu
5. Danel Etxeberria Iturbe (Tolosa) 159 puntu
6. Haizea Telleria Urkijo (Bilbo) 128,5 puntu
Epaile lanetan Paule Loizaga, Josu Arroyo eta Joseba Santxo aritu ziren eta idazkari lanetan Arkaitz Gomez.
Saioaren irudiak hemen dituzu ikusgai.