EUSKAL HERRIKO BERTSOLARI GAZTEAK ABRAKO URETAN BERRIZ

Otsailaren 23an, barikuan, 19:00etan, Euskal Herriko 6 bertsolari gazte lehiatuko dira Algortako Azebarri kultur txokoan: Haizea Telleria (Bilbo), Irantzu Idoate (Hazparne), June Diaz (Algorta), Eli Zaldua (Gasteiz), Idoia Granizo (Altsasu) eta Danel Etxeberria (Tolosa).

Epaile lanean Paule Loizaga, Josu Arroyo eta Joseba Santxo arituko dira. Saioko bertsolari puntuatuenak jantziko du txapela eta Aitor Zumalabek diseinatutako ABRAKI bana emango zaie sei parte hartzaileei. Sarrera librea izango da eta jan-edanik ez da faltako. Hurreratu zaitezte etorkizun handiko bertsolarioi lagun egitera!