Aurten ere Algortako Kasino plazan bertso saioak izango ditugu uztailaren 29an, 30ean eta 31n. Azken honetan, San Inazio egunean, BERTSO MARATOIA izango dugu: eguerdiko bertso saioarekin hasi, Gure Toki jatetxean bertso bazkaria eta amaitzeko bertso poteo musikatua ordu txikiak arte. Eman izena orain!
Uztailaren 29an, larunbatean, Amets Arzallus, Imanol Uria, Nerea Elustondo eta Erika Lagoma izango ditugu kantuan. 13:00etan hasiko da Kasino plazan, Maider Barañano gai-jartzailearekin. Bertso saioaren aurretik, 12:00etan, Altxak antolatutako txalaparta saioan TTAKUN Arrasateko txalapartarien elkarteari eta Manusi omenaldia egingo diete. Ondoren, 15:00etan bazkaria antolatu dute Algortako Azebarri kultur elkartean, izena emateko deitu 656798622 telefonora.
Uztailaren 30ean, igandean, Oihana Iguaran, Jone Uria, Unai Iturriaga eta Eñaut Martikorena izango ditugu kantuan. 13:00etan hasiko da Kasino plazan, Beñat Vidal gai-jartzailearekin.
Uztailaren 31n, astelehenean, Joanes Illarregi, Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio eta Aitor Sarriegi izango ditugu kantuan. 13:00etan hasiko da Kasino plazan, Jon Amezaga gai-jartzailearekin. 14:30ean, Algortako Gure Toki jatetxean elkartuko gara bazkaltzeko eta Jone Uria eta Aitor Mendiluze bertsolarien bazkalosteko saioaz gozatzeko. Arratsaldean ere maratoiarekin jarraituko dugu: Algortako hainbat tabernetatik ibiliko gara bertso poteoan, Ander eta Gentzane trikitilari eta panderojoleen laguntzaz.
Bazkaria 12€ izango da, izena emateko deitu 605704385 telefonora edota idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.
San Inazio jaietako egitarau osoa hemen duzue ikusgai.