Apirilaren 1ean jokatuko da Sopelako Esaera Zaharren Txapelketaren 28. edizioa

Uribe Kostako AEK-k antolatuta, txapelketako lehen fasea goizez jokatuko da, tabernaz taberna eta ALBEkideen bertsoez lagunduta. Bazkaldu ondoren, talde finalistek bigarren faseari ekingo diote, Erika Lagomaren eta Xabat Galletebeitiaren bertsoei adi. Izena emateko azken eguna martxoaren 27a da, anima zaitezte!

 
Sopelako udaletxeko plazan 11:00etan elkartuko dira antolatzaileak, parte hartzaileak, bertsolariak eta goiza musikaz alaituko duten lagunak, txapelketa 11:30ean hasteko.
Goiza tabernaz taberna emango dute, bertsoak entzun eta horiekin bat datozen esaerak identifikatu ahala taldeek aurrera jarraituko duten ala ez erabakitzen.
 
Ondoren, bazkaria izango dute Artadi garagardotegian, eta bertan jarraituko dute lehian arratsaldean, finalaurrekoak eta finala Erika Lagomaren eta Xabat Galletebeitiaren bertsoak lagun dituztela jokatuz. Parte hartzaile guztiek oroigarria jasoko dute, eta hainbat sari ere banatuko dira.
 
Izena emateko bi, hiru edo lau laguneko taldea osatu, 100 esaera zaharren zerrenda ikasi eta posta helbide honetara idatzi behar dute, martxoaren 27a baino lehen: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..