Urtero lez, Erandioko kaleak bertsoz eta musikaz jantziko ditugu, ALBEk eta Berbotsek antolatutako bertso jira musikatuari esker. Aurten, abenduaren 29an Oihana Bartra eta Nerea Elustondo bertsolariak izango ditugu kantuan, 19:30ean hasita. Bertso jira La Plaza tabernatik abiatuko da eta Erandioko hainbat tabernetatik pasako dira, Kulunka taldearen musikarekin lagunduta.