Ase Bertsoz ekimenaren gau sorgindua!

Ohiturari eutsiz, hilabete honetako Ase Bertsoz ekimena urriaren 27an, ostegunean, izango da Algortako Azebarri Kultur Elkartean. Otordu gozo batez lagunduta, bertsotan arituko gara sorgin, saguzar eta mamu artean. Zatozte, bertsolari eta bertsozale asegaitzok, ikaragarria izango da!

20:00etan hasiko gara, beti bezala, eta 5€-ak tokian bertan ordainduko dira. Parte hartzeko, eman izena whatsappez, emailez edo telefonoz:  605 704 385 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.