Larunbatean, ekainaren 25ean, 2022ko ALBE EGUNA ospatuko du ALBEk. Aurtengo ospakizuna Erandio, Leioa eta Laurota artekoa izango da. Kurkudi mendialdetik ibilaldi tematikoa egin, laurotako zaldi haztegia bisitatu, Leioa eta Erandiotik bertsotan eta trikiaren laguntzaz poteatu eta Akarlandako Motabane jatetxean bazkaltzeko aukera izango dute ALBEkideek, besteak beste, 20 eurotan. Apunta zaitezte!
Goizeko 10:00etan Leioan gozaltzeko elkartuko dira ALBEkideak. 10:15etan Kurkudi mendialdean hitzalditxoa eta ibilaldi tematikoa, SOS Kurkudi plataformaren eskutik. 11:30ean Laurotako Iñaki Beitia 'Arbildu'ren zaldi haztegira bisita egingo diote, eta umeek pony gainean ibiltzeko aukera izango dute bertan. 13:00etan bertso-triki-poteoa hasiko dute Leioan, eta 14:00etan, Erandion, Akarlandako Motagane jatetxera heldu arte, 15:00etan.
Plan guztia 20 eurotan gozatzeko aukera izango dugu (15 eurotan gazte eta langabeentzat). Izena emateko deitu 605704385 telefonora edota idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.