Igandean, maiatzaren 8an, Erandiogoikoan egingo da Kanpomartxo jaialdia, Berbotsek antolatua. Egun osoko egitarauaren barruan, Imanol Uria eta Oihana Iguaran bertsolariak izango ditugu kantuan, 13:00etatik aurrera. Sarrera librea izango da. Anima zaitezte!
Pandemia dela eta, 2020an eta 2021ean ezinezkoa izan zen Kanpomartxo antolatzea. Aurten normaltasunera bidean goaz, eta Berbotsek hainbat ekitaldi antolatu ditu Goikolandan: umeentzako tailerrak, trikitilariak, erromeria, herri bazkaria eta, ALBErekin batera, bertso saioa. Informazio gehiago Berbotsen sare sozialetan.